Gizartea -

INDAKERIA MATXISTA

Sanferminetan Logroñoko neska bati egindako sexu erasoa ikertzen ari dira

Biktima, 26 urteko neska, Iruñera joan zen hilaren 9an jaiaz gozatzera. Ustezko erasotzailea Logroñoko beste gazte bat da, eta duela lau bat urtetik elkar ezagutzen zuten.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea aurtengo sanferminetan. EFEren artxiboko irudia
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea aurtengo sanferminetan. EFEren artxiboko irudia
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea aurtengo sanferminetan. EFEren artxiboko irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionala Logroñoko emakume bati sanferminetan egindako sexu eraso bat ikertzen ari da. Salaketaren arabera, 26 urteko neska uztailaren 9an Iruñera joan zen lagun talde batekin jaiaz gozatzera.

Jai giro betean, sakabanatu egin zen eta bakarrik zegoela lagun baten deia jaso zuen, Logroñoko beste bizilagun batena, duela lau bat urte ezagutzen zuena. Hala, harekin geratu zen zerbait hartu eta lagunak aurkitzen saiatzeko.

Bi gazteak eta ustezko erasotzailearen bi anaiak Iruñeko taberna ezberdinetan ibili ziren, baina, neskak, goizaldean, Logroñora itzuli nahi zuela esan zien, nekatuta zegoelako, eta gizonak hark eramango zuela esan zion, autoz. 

Salaketaren arabera, neska zorabiatuta zegoen, eta kotxerantz zihoazela, gizonak heldu eta musu ematen saiatu zen, baina neskak uko egin zion laguntzat zeukalako. Konortea galdu zuen, eta, esnatu zenean, autoaren atzeko eserlekuan zegoen, lagunaren ondoan, eta haren bi anaiak aurrekoetan zeuden.

Esan ziotenez, haietako batek lurrean aurkitu zuen autoaren atzealdean, jaso eta ibilgailuan sartu zuten. Han, konortea galdu zuen berriro, eta ia Logroñon zeudela esnatu zen.

Biktimak lesioak ditu lepoan eta belaunean, eta hilaren 12an Loroñoko polizia-etxearen bulego nagusian salaketa aurkeztu zuen. Ondoren, Logroñoko San Pedro Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, eta bi egun eman zituen bertan.

Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta oraingoz ez ute datu gehiagorik eman, biktima babesteko eta polizia-lana ez oztopatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Iruñeko Udala Sexu erasoak