Gizartea -
LEON
Bilboko mendizale bat hil da Gilbo mendian, Riañon
Erreskate helikopteroak aurkitu du 66 urteko mendizalearen gorpua, Gilbo tontorretik 100 metrora.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gaztela eta Leongo Juntako erreskate taldeak mendizale bat erreskatatu du astearte honetan, Gilbo mendian, Gaztela eta Leongo Riaño udalerrian, 112 Larrialdi Zerbitzuak jakitera eman duenez. Gizona Deustukoa (Bilbo) zen eta 66 urte zituen.
112 telefonoak dei bat jaso du 09:35ean, eta, horren bidez, alerta-emaileak azaldu du ez zutela aurkitzen Gilbo tontorrerako bidea egiten ari zen mendizale bat, eta zehaztu du harekin harremana galdu zutela goizeko lehen orduan gailurra egin zuela jakinarazi ondoren.
Erreskate-helikopteroak mendizalearen gorpua aurkitu du Gilbo tontorretik ehun metrora, eta, Guardia Zibilak beharrezko izapideak egin ondoren, gorpua Riañora eraman dute.