Gizartea -

BILERA SORTA

Osasun arloko sindikatuekin bilduko da gaur Imanol Pradales lehendakaria

Horrez gain, gaur goizean Pradalesek alderdi politikoekin egindako bilera-errondaren balantzea egingo du, agerraldi publiko batean.

Imanol Pradales. Foto: Irekia
Imanol Pradales
Imanol Pradales. Foto: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales lehendakaria Euskadiko Sendagileen Sindikatuarekin (SME) eta Satserekin bilduko da asteazken honetan, eragile sozial eta sindikalekin iragarritako bilera-sortari hasiera emanez. Bihar, osteguna, osasun arloko elkargo profesionalekin jarraituko du Pradalesek erronda, euskal osasun sistemaren inguruan herri mailako ituna lortzeko xedearekin. 

Halaber, gaur goizean, Pradalesek alderdi politikoekin egindako bilera-sortaren balorazioa egingo du, goizeko 09:00etan, agerraldi publiko batean. 

Ondoren, 11:00etan, Euskadiko Sendagileen Sindikatuko ordezkariak hartuko ditu Ajuria Enea jauregian, eta 12:30etan, Amaia Mayor Satseko idazkari nagusiarekin eseriko da. Horrez gain, irailean, pazienteen elkarteekin ere bilerak egingo ditu. 

Imanol Pradalesek ostiralean jarraituko du bilera errondarekin, ELA sindikatuarekin, hain zuzen ere. Hilaren 22an LABekin eta CCOOrekin bilduko da, eta 24an, Confebaskekin. Zehazteke dago oraindik UGTrekin bilera noiz egingo duen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza berriak EAE gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sindikatuen azken ordukoa Imanol Pradales