Gizartea -
Marmoken bandera zuria
Lau karabela portuges ikusi dituzte Donostiako Sagues inguruan
15:30 aldera bi karabela portuges ikusi dira eta beste bi 16:30 inguruan, laurak Sagues inguruan.
Agentziak | EITB Media
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean lau karabela portuges ikusi dituzte Sagues inguruan, eta marmoken bandera zuria jarri dute.
Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, 15:30 aldera bi karabela portuges ikusi dituzte, eta beste bi 16:30 inguruan, laurak Sagues inguruan.
Zurriolako hondartzaren alde horretan bandera gorria zegoen itsasoaren egoeragatik, eta, beraz, sorospen-zerbitzuek marmoken zuria baino ez dute gehitu. Bandera hori ken dezakete eremu horretan karabela gehiago agertzen ez badira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea