Gizartea -

AURKIKUNTZA GARRANTZITSUA

Zirku erromatar bat aurkitu dute Iruña-Veleiako aztarnategian, 5.000 ikusle inguru izan zituena

Arkikusen arabera, penintsulako iparraldeko erdialdean ezagutzen den hirugarren zirku erromatarra izango litzateke, Tarragona eta Kalahorrrakoen atzetik, eta jatorrizko trazadurari eutsiko liokeen bakarra, eraikin modernoek ezkutatzen ez dutelako.

Arkikus enpresaren argazkia.
Arkikus enpresaren argazkia
Iruña-Veleian aurkitutako zirku erromatarraren lehenengo irudiak erakutsi dituzte

0:27

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkikus enpresak, Iruña-Veleiako aztarnategi erromatarreko ikerketez arduratzen denak, Gasteizko kanpoaldean, zirku erromatar bat aurkitu du airetik begirata, eta, lehen kalkuluen arabera, 5.000 ikusle inguru izan zituen.

SER kateak eman du aurkikuntzaren berri, eta asteazken honetan iragarriko du ofizialki, Arabako Foru Aldundiak emandako prentsaurreko batean.

Enpresako arduradunek azaldu dutenez, aurkikuntza posible izan da aztarnategiaren gainazaleko teledetekzioari esker, aireko argazki historiko eta modernoen, LiDAR laser eskanerraren kartografiaren eta dronezko hegaldien bidez lortutako irudien bidez. 280 metroko luzera eta 72 metroko zabalera duen esparrua da, zirkuluerdi-formakoa.

Orain, tokian bertan egindako prospekzio-lanen bidez egiaztatu behar da aurkikuntza. Zirkoaz gain, airetik kale, etxebizitza, arkupedun gune eta Astorgatik Bordelera zihoan Iter XXXIV erromatar galtzadaren pasabidea ere ikusi dira.

Arkikusen arabera, penintsulako iparraldean ezagutzen den hirugarren zirku erromatarra izango litzateke, Tarragona eta Kalahorrakoen atzetik, eta jatorrizko trazadurari eutsiko liokeen bakarra, eraikin modernoek ez baitute ezkutatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak