Gizartea -

Gipuzkoa

Suhiltzaileak asteburuan Errenterian piztutako sutea ikertzen ari dira, jatorria argitu nahirik

Sutea izan den etxebizitzan bertan maizter bizi den gizon batek uste du argindar sarean entxufatuta zegoen patinete elektriko bat izan litekeela sutearen jatorria. Nolanahi ere, suhiltzaileek ez dute oraingoz halakorik baieztatu.

Sua piztu den eraikina, Errenterian. Argazkia: EFE
Sua piztu den eraikina, Errenterian. Argazkia: EFE
Sua piztu den eraikina, Errenterian. Argazkia: EFE

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuan Errenteriako etxebizitza batean piztutako sutea ikertzen ari dira suhiltzaileak, jatorria argitu nahirik. Argindar sarean entxufatuta zegoen patinete elektriko bat izan zela jatorria adierazi du bertan maizter bizi den gizon batek, baina suhiltzaileek ez dute oraingoz halakorik baieztatu.

Bien bitartean, Errenteriako Udaleko Gizarte Langileek hartuko dute ardura bostgarren eta seigarren solairuetan bizi ziren hiru familiei aterpea eskaintzeko. Udaletik azaldu dute eskura dituzten baliabide eta zerbitzu guztiak eskainiko dizkiela, banan-banan bakoitzaren ezintasun, premia eta mugikortasun baldintzak aztertu ondotik.

Hala, aurreikusita dago astelehen honetan familia bakoitzaren egoera kasuz-kasu aztertzea, udal-zerbitzuak koordinatuta, eta, behin hori egindakoan, hurrengo urratsak zeintzuk izango diren zehaztea.

Sua larunbatean 16:30ak pasatxoan aldera piztu zen Alfonso XI.a kaleko hainbat solairutako eraikin batean, eta igande goizaldean itzali zuten suhiltzaileek erabat. Donostiako, Oriako, Urola Kostako eta Bidasoko suhiltzaileak bertaratu ziren, eta gutxienez sei bizilagun erreskatatu behar izan zituzten; izan ere, teilatura igo ziren garretatik babesteko. 

Sutean, baina, ez zen zauritutik izan. Dena dela, 10 pertsona artatu behar izan zituzten kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak baiztatu zutenez.

Kalte materialak, ordea, handiak izan ziren, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak azaldu zuenez. Guztira 18 etxebizitza hustu behar izan zituzten, eta guztiek gaua etxetik kanpo pasa zuten. Igandean ia guztiek etxera itzili ahal izan zuten, bostgarren eta seigarren solaituetako hiru familiek izan ezik, eta horiek aldi baterako birkokatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Suhiltzaileak