Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizonezko batek bere emaztea erail du tiroka Alacanten

Asteburu beltza izan espainiar Estatuan, indarkeria matxistari dagokionez, lau kasu izan baitira 48 ordutan, eta azken hau hilketa matxista gisa baieztatuko balitz, bosgarren emakume litzateke euren bikotekideak edo bikotekide ohiak erailda.

Erailketa izan den etxebizitza. Irudia: EFE
Erailketa izan den etxebizitza. Irudia: EFE
Erailketa izan den etxebizitza. Irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alacanten, 36 urteko gizonezko batek ustez 33 urteko bere emaztea erail du tiroka igande gauean eta ondoren bere buruaz beste egin du. Espainiako Polizia indarkeria matxista kasu gisa ari da gertatutakoa ikertzen.

Poliziak igande gauean jaso zuen abisua, eta agenteak bien etxebizitzan sartu zirenean, bi gorpuak hilik topatu zituzten. Emakumeak su-armaz egindako zauriak zituen.

Jatorri atzerritarra duen 36 urteko emakumea da biktima, eta, ustezko erasotzailea, berriz, 33 urteko espainiarra. Ikerketako iturriek azaldu dutenez, ez zegoen aurrez tratu txarrekin loturiko salaketarik.

Asteburu beltza izanda da azken hau espainiar Estatuan. 48 orduan lau emakume hil dituzte euren bikotekideek edo bikotekide ohiek Saloun, Sabadellen, Madrilen eta Valentziako Buñol herrian, eta, azken hau indarkeria matxista kasu gisa baieztatuz gero, bosgarren emakumea litzateke asteburuan.

Berdintasun Ministerioak minutu bateko isilunea deitu du eguerdiko 12:00etarako eta Ana Redondo Berdintasun ministroa bertan izatea espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia albisteak Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa