Gizartea -

Lan-istripua

Langile bat zauritu da Laukizen, eskokatzeko makina batekin hanka batean ebakia eginda

Istripua 12:50 aldera jazo da. Langilea basolanak egiten ari zen mendian, eta min hartu du hanka batean, erabiltzen ari zen makinarekin istripua izanda.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat zauritu da igande honetan Laukizen (Bizkaia), basolanak egiten ari zela eskokatzeko makina batekin hanka batean ebakia eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hori dela eta, ospitalera eraman behar izan dute.

Istripua 12:50 aldera jazo da. Langilea basolanak egiten ari zen mendian, eta min hartu du hanka batean, erabiltzen ari zen makinarekin istripua izanda.

Osasun arloko langileak bertaratu dira zauritua artatzera, eta Osakidetzako helikoptero batek eraman du Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Herriak eta Hiriak Bizkaia Mungia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak