Gizartea -

Bizkaia

Bi gazte zauritu dira eta beste lau ikerketapean daude Bilbon izandako liskar batengatik

Albia lorategien inguruetan izan da borroka, eta bertan parte hartu duten gazteetako bi zauritu omen dira.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gazte zauritu dira eta beste lau ikertzen ari dira bart Bilbon izandako liskar batengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Borroka 06:00ak aldera jazo da, Albia lorategien inguruetan, eta bi gazte zauritu omen dira bertan.

Liskarra zerk eragin duen aztertzen ari dira oraindik; izan ere, hainbat gaztek hartu dute parte borroka horretan. Zaurituetako bat ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak