Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek emaztea hil du Valentzian

Dirudienez, ustezko hiltzailearen emazte ohiak eman du abisua, gizonak egungo emaztea hil duela esan ostean.

Hilketa matxista izan den lekua. Argazkia: EFE
Hilketa matxista izan den lekua. Argazkia: EFE
Hilketa matxista izan den lekua. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emaztea hil du Buñol herrian (Valentzia), eta, ondoren, ihes egin du, hiriburuan harrapatu duten arte, ikerketako iturriek jakinarazi dutenez.

Ustezko hiltzailea gaur goizean atxilotu dute, 08:00ak aldera, Valentzia hiriburuko Cid etorbidean.

Dirudienez, ustezko hiltzailearen emazte ohiak deitu du 112 larrialdietarako telefonora, bere senar ohiak egungo emaztea (32 urtekoa) hil duela esan diola ohartarazteko.

Espainiako Berdintasun Ministerioaren esku dagoen Genero Indarkeriaren aurkako Ordezkaritzak baieztatu du genero-indarkeria gisa ikertzen ari direla kasua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia argazkiak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Valentziako Erkidegoa