Gizartea -

ARABA

Txirrindulari bat larri zauritu da A-3641 errepidean, Okondon

09:30 aldera jazo da istripua, eta bertaratu diren osasun langileek ospitalera eraman dute. Antza denez, tartean ez da ibilgailu gehiago izan.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat larri zauritu da larunbat honetan A-3641 errepidean, Okondon (Araba), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

09:30 aldera jazo da istripua, eta bertaratu diren osasun langileek Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Antza denez, tartean ez da ibilgailu gehiago izan.

Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten dute bi noranzkoetan, eta, 11:00k aldera berreskuratu du ibilgailuen joan-etorriak normaltasuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Gorobel magaleko kuadrilla