Gizartea -

Indarkeria matxista

Sexu-eraso bat izan da Baionako besten lehen gauan

Prefekturak azaldu duenez, biktima larrialdi zerbitzuetan artatu dute. Bestalde, Itaia mugimendu feministak baieztatu duenez, festetarako espresuki jarritako babesgunean, beste bi emakumeren aurkako eraso fisikoak salatu dituzte.

Baionako bestak. Irudia: EITB
Baionako bestak. Irudia: EITB
Baionako bestak. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sexu-eraso bat izan da Baionako besten lehen gauan, Prefekturak jakitera eman duenez.

Prefekturaren balantze ofizialaren arabera, biktima larrialdi zerbitzuetan artatu dute, eta ez dute xehetasun gehiagorik eman. Horrez gain, hiru gizon atxilotu beste bi indarkeria kasugatik.

Bestalde, Itaia mugimendu feministak baieztatu duenez, festetarako espresuki jarritako babesgunean, beste bi emakumeren aurkako eraso fisikoak salatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Baionako bideoak Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Euskal Herrian Matxismoa gaur Feminismoa Sexu erasoak Lapurdi