Gizartea -
Iruñea
Gizon bat atxilotu dute sanferminetan 15 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita
Zehazki, Gaztelu Plazan adin txikiko neskato bati ukituak egiteagatik atxilotu dute.
Agentziak | EITB Media
Foruzaingoak gizon bat atxilotu du bart Iruñean 15 urteko neskato bati sexu eraso delitua leporatuta. Hain zuzen ere, Gaztelu plazan ukituak egiteagatik atxilotu dute.
Ohar bidez Foruzaingoak jakinarazi duenez, beste bi pertsona atxilotu dituzte ebasketa eta ebasketa saiakera egotzita.
Halaber, Foruen plazan beste gizon bat atxilotu dute hautsitako botila batekin, ustez, hiru gizon mehatxatzeagatik.
San Fermin jaien ekuatorea igarota, Joseba Asiron Iruñeko alkateak ostegun honetan adierazi duenez, orain arte intentsitate handiko eta gutxiko 15 sexu eraso izan dira, eta 14 atxilotu.
Halaber, intentsitate handiko sexu eraso bat baieztatuta dagoela eta beste bi ikertzen ari direla iragarri du.
Hala ere, salaketa eta atxiloketa kopuruan jarri du azpimarra Asironek. Horren esanetan, Iruñean beste hirietan baino eraso gehiago salatzen eta erasotzaile gehiago atxilotzen dira. Beste era batera esanda, erasoak, salaketak eta atxiloketak "parekatu" egiten dira.