Gizartea -

Metro Bilbao

Berrezarri dute Bilboko metro zerbitzua, Lutxana eta Leioa artean katenarian izandako matxura konponduta

Matxura konpondu dute, baina bien bitartean "atzerapen orokorrak" izan dira sare osoan.

Artxiboko irudia: EITB
Artxiboko irudia: EITB
Artxiboko irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko metro zerbitzua berrezarri dute gaur goizean, atzo, Lutxana eta Leioa artean, katenarian izandako matxura konponduta.

Metro Bilbaok 07:27an jakinarazi duenez, arazo teknikoak konponduta, goizean zehar maiztasunak normaltasunera itzuliko dira. Matxura konpondu bitartean, zerbitzua trenbide bakarretik eman du, Lutxana eta Leioa artean.

Atzo arazo horregatik zerbitzua bertan behera gelditu zen. Azkenean, gaur goizera arte ez dute arazoa konpondu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Barakaldo Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak Garraio publikoa gaur