Gizartea -

Konferentzia Sektoriala

Melgosak egitasmo zehatz bat eskatu du "egiturazkoa, eta ez koiunturazkoa den" migrazioari erantzuteko

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailburuak Espainiako Gobernuak Tenerifeko Santa Cruzen antolatutako Haur eta Nerabeei buruzko Konferentzia Sektorialean parte hartu aurretik adierazpen hauek egin ditu.

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailburua. Irudia: Irekia
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailburua. Irudia: Irekia
Eusko Jaurlaritzak ''arau argiak'' eta ''erantzunkidetasuna'' eskatu ditu adingabe migratzaileen harreran

1:10

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Nerea Melgosa sailburuak gaur azpimarratu duenez, migrazioaren fenomenoa, baita adingabeen fenomenoa ere, "errealitate estrukturala da, eta ez koiunturala", eta, beraz, "adingabeen giza eskubideen urraketak saihesteko lehentasunetako bat izango duen egiturazko kontingentzia-plan bat planifikatu eta antolatzea" exijitzen du.

Melgosak, Espainiako Gobernuak Tenerifeko Santa Cruzen antolatutako Haur eta Nerabeei buruzko Konferentzia Sektorialean parte hartu aurretik adierazpen hauek egin ditu.

Nerea Melgosak azaldu duenez Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) kontingentzia-plan bat ezartzearen alde egingo du, dagoen krisi humanitarioari erantzute aldera. "Kontingentzia-plan zehatz bat, lau elementu bilduko dituena: plangintza bat; balizko agertoki desberdinen aurreikuspen bat; garatutako jarduerak ebaluatzeko aukera emango diguten adierazle batzuk; eta memoria ekonomiko bat", azaldu du.

Eusko Jaurlaritzaren eta haurren babesaren arloan eskumena duten hiru foru aldundien jarrera komuna da gaur arratsaldeko bilerarako.

"Erantzukidetasuna"

EAEko erakundeek migrazio-fenomenoaren beharrei "erantzukidetasunetik" erantzutearen alde egiten dute, "alde guztien erantzunkidetasunetik", Espainiako Gobernua bera barne, hori baita krisi humanitarioen kudeaketan eskumena duen bakarra.

"Erantzunkidetasun-falta horren aurrean, urrats esanguratsua egin beharko litzateke, borondatezko egoeratik egiturazko egoera batera igaroz. Gero eta erantzun egokiagoa eta premietara egokituagoa eman behar da", adierazi du Melgosak.

"Planifikazio faltaren ondorioz, joko-arau argirik ez badago, leialtasun egokirik ez dago eta familia-erreferenterik gabeko gazte askoreekin topatzen gara". Gainera, Melgosak nabarmendu duenez, "Euskadik betiere adingabe bat hartzen du, giza eskubide eta duintasun oinarrietan".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Migrazioa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua bideoak Espainia gaur Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak