Gizartea -

erasoa

Emakume bat atxilotu dute Bilbon etxebizitza batean izandako borroka batean bikotekidea hiltzen saiatzeagatik

Emakumeak odol arrastoak zituen eta bere burua defendatzeko gizona erasotu zuela argudiatu zuen. Gizona larri zaurituta eraman zuten Gurutzetako ospitalera.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek emakume bat atxilotu dute Bilboko etxebizitza batean bere bikotekidea, 40 urte inguruko gizon bat, hiltzen saiatzea egotzita. Gizona larri zaurituta eraman zuten Gurutzetako ospitalera.

Astelehen arratsaldean jazo ziren gertakariok. 14:30ak aldera, bizilagun batek Bilboko Zorrotza auzoko etxebizitza batean izandako istiluez ohartarazi zuen. Ertzaintzako patruila bat etxebizitzara iritsi zenean, gizon bat aurkitu zuen odoletan eta ia konorterik gabe.

Emakumea ere etxean zegoen, eta odol arrastoak zituen. Honek azaldu zienez, bikotekidea erasotzen saiatu zitzaion eta, horren aurrean, bere burua defendatu zuen.

Polizia autonomikoa gertakariaren nondik norakoak argitzen saiatzen ari da. Oraingoz, emakumea hilketa saiakeragatik atxilotu dute, eta ospitalean dagoen gizonari eginbideak ireki dizkiote genero-indarkeriako ustezko delitu batengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Indarkeria matxista Bizkaia Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak