Gizartea -

Ezbehar larria Nafarroan

21 urteko lizarrar bat hil da San Adrianen, auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka eginda

Istripua 16:28 aldera gertatu da, NA-134 errepidean (Ebroko ardatza). Hildakoa autoaren gidaria da.

Istripua 16:28 aldera gertatu da, NA-134 errepidean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.
Istripua 16:28 aldera gertatu da, NA-134 errepidean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.
Istripua 16:28 aldera gertatu da, NA-134 errepidean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto baten gidaria hil da San Adrianen (Nafarroa) izandako zirkulazio-istripu batean, kamioi baten aurka talka eginda. Hildakoa 21 urteko gazte lizarrar bat da.

Ezbeharra 16:28 aldera gertatu da, NA-134 errepideko 51,5 kilometroan (Ebroko ardatza), Foruzaingoak jakitera eman duenez. Bi ibilgailuen arteko aurrez aurreko talka izan da.

Kamioilaria, Alacanteko gizon bat, onik atera da, Foruzaingoak eta Nafarroako Gobernuak jakitera eman dutenez.

Larrialdietako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin autoko gidariaren bizia salbatzeko. Lizarrako gaztea harrapatuta geratu da talkaren ondorioz, eta bertan hil egin da.

Hildakoaren gorpua Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Foruzaingoaren argiketa taldeak eta Tuterako patruilak istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lizarra Foruzaingoa Trafiko istripuen biktimak