Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Zenbait sexu-eraso izan dira sanferminetan, asteburuan

Horietako bat etxebizitza batean gertatu da, eta Udaltzaingoak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura. Gainera, beste bost salaketa jaso dituzte ukituengatik, eta sei gizonezko atxilotu dituzte.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta, sanferminetan. Argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, sanferminetan. Argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, sanferminetan. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sanferminetako lehen asteburuan hainbat sexu-eraso salaketa egin direla jakinarazi du Iruñeko Udalak, astelehen goizean egin duten Babes Zibilaren Batzordearen bileraren ondoren.

Erasoetako bat etxebizitza batean gertatu zen eta Udaltzaingoa ari da gertatutakoa ikertzen.

Bestetik, Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du, astelehen goizaldean, Burlatan, Villavesa autobusetako batean sexu-eraso bat egitea leporatuta. Autobuseko txoferrak eman dio laguntza biktimari eta erasotzailea atxiki du polizia-agenteak bertaratu diren arte.

Babes Zibilaren Batzordean jakinarazi dutenez, guztira, Iruñeko Udaltzaingoan eta Foruzaingoan bost salaketa izan dira ukituengatik eta sei gizonezko atxilotu dituzte horren harira.

Batzorde hau egunero biltzen da uztailaren 13ra arte jaietan gertatzen diren gore-beherez hitz-egteko, eta Sanferminen bueltan lanean aritzen diren erakunde guztiek hartzen dute parte (babes zibila, osasun arreta, segurtasuna...). 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Delituak Sanferminak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa