Gizartea -

Reala-PSG

Segurtasun sailburuak gutuna bidali dio Ertzaintzaren karga batean Donostian larri zauritu zen emakumeari

Bingen Zupiria Segurtasun sailburu berriak atsekabea agertu dio Amaia Zabarte biktimari bidalitako gutun batean.

Istiluak Donostian, Realak eta PSGk martxoan Reale Arenan jokatutako partidaren atarian. EFE
Istiluak Donostian, Realak eta PSGk martxoan Reale Arenan jokatutako partidaren atarian
Istiluak Donostian, Realak eta PSGk martxoan Reale Arenan jokatutako partidaren atarian. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu berriak atsekabea eta elkartasuna adierazi dio pasa den martxoan Ertzaintzaren karga batean, Donostian, larri zauritu zen emakume realzaleari.

Halaber, Ertzaintzaren kontrol eta gardentasun batzordea martxoaren 5ean Reale Arena kanpoaldean gertaturikoa ikertzen ari dela jakinarazi dio Amaia Zabarte biktimari, uztailaren 1ean bidalitako gutunean.

Horrez gain, behar duenerako prestutasuna eskaini dio, eta gertaturikoa lehenbailehen argitzeko itxaropena agertu du.

Martxoaren 5ean Realak eta PSGk jokatu zuten Txapeldunen Ligako partidaren atarian izandako istiluetan, ustez, Ertzaintzak botatako jaurtigai baten ondorioz larri zauritu zen emakumea. Kolpe handia jaso zuen buruan, belarriaren parean eta 30 metro inguruko distantziatik.

Ertzaintzak egindako kargan emakume bat nola zauritu zen erakusten duten irudi berriak
Ertzaintzak egindako kargan emakume bat nola zauritu zen erakusten duten irudi berriak
Ertzaintzak egindako kargan emakume bat nola zauritu zen erakusten duten irudi berriak

Gertaturikoaren ondoren, emakumeak salaketa jarri zuen, baina kasuko epaileak artxibatu egin zuen tiroaren egilea ezezaguna dela argudiatuta.

Aipaturiko gutunean Zupiriak ez du Ertzaintzak egun hartaz izandako jokabideaz baloraziorik egin, baina ziurtzat jo du ezarritako prozeduren arabera jokatu zutela eta pertsonen segurtasuna lehenetsi zutela beste edozein egoeren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola argazkiak Reala Donostia bideoak Ertzaintza Reale Arena-Anoeta bideoak Eusko Jaurlaritza albisteak Delituak azken ordukoa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea