Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Tuteran emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Foruen plazako kamerek grabatu zuten erasoa, larunbatean, goizeko zazpietan. Atxilotua espetxeratu egin dute epailearen aginduz.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako udaltzainek gizonezko bat atxilotu dute Foruen plazan emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita, emakumeari ukituak egin zizkiolako biktimaren baimenik gabe.

Udaltzaingoak emakume baten deia jaso zuen larunbat goizean, 07:00ak aldera, gizon bat jazartzen ari zitzaiola ohartaraziz.

Agenteak berehala bertaratu ziren, eta gizona atxilotu zuten sexu-erasoa egotzita. Plazako segurtasun-kamerek grabatu omen zuten gizona emakumeari ukituak egiten.

Atxilotua Foruzaingoaren komisariara eraman zuten, eta, beharrezko eginbideak betetakoan, espetxeratu egin dute, epailearen aginduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak