Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Berriozarren, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Gizonezkoak sexu-ukituak egin dizkio emakumeari. Salaketa jaso ostean, Foruzaingoak gizona atxilotu du, eta Erripaburuko polizia-etxera eraman. Iker Mariezkurrena Berriozarko alkateak gogor gaitzetsi du erasoa sare sozialen bitartez.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Berriozarren (Nafarroa), emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta, EITB Mediak jakin duenez.

Pamplona Actual webguneak zabaldutakoaren arabera, gertaera ostiral gauean jazo da, Kaleberri kalean. Gizonezkoak sexu-ukituak egin dizkio emakumeari. Salaketa jaso ostean, Foruzaingoak gizona atxilotu du, eta Erripaburuko polizia-etxera eraman. Emakumea, berriz, ospitalera eraman dute, medikuek azterketa egin diezaioten.

Iker Mariezkurrena Berriozarko alkateak gogor gaitzetsi du erasoa sare sozialen bitartez.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak