Gizartea -

Unesco

Irati, biosferaren erreserba

Unescok azpimarratu du eskualdeko bizilagunek "funtsezko papera" izan dutela hautagaitzan, eta horren kudeaketa egitasmoa biztanleek eurek bultzatutako "kontserbazio ahaleginen lekuko" dela.

Irati (Nafarroa). Argazkia: Mikel Sagaseta
Irati (Nafarroa). Argazkia: Mikel Sagaseta
Irati (Nafarroa). Argazkia: Mikel Sagaseta

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unescok Iratiko basoa (Nafarroa) izendatu du gaur biosferaren erreserba berri gisa, mundu osoko beste hainbat herrialdetan egindako 11 izendapenen artean.

Iratiko Biosfera Erreserba "biodibertsitatearen paradisua da", erakundearen arabera. "Baso zabalak pagoz eta izeiz osatuta daude batez ere, eta Europako bigarren pagadi handiena da", gaineratu du.

Erreserbak Zaraitzu eta Aezkoa haranak hartzen ditu, Nafarroako ipar-ekialdeko muturrean, eta Unescok nabarmendu du bertako bizilagunek "funtsezko papera" izan dutela hautagaitzan, eta haren kudeaketa-plana "kontserbazio ahaleginen lekuko" dela, biztanleek beraiek bultzatuta.

Hauek ere izendatu dituzte gaur egun: Val d 'Aran (Katalunia), Darien Norte Chocoano (Kolonbia), Madre de las aguas (Dominikar Errepublika), Juliotar Alpeetako Mugaz gaindiko Erreserba (Eslovenia eta Italia), Apayaos (Filipinak), Niumi (Gambia), Colli Euganei (Italia), Khar Us Lakua (Mongolia) eta Changnyeong (Korea).

Gaur iragarritako izendapenek 37.400 kilometro karratu hartzen dituzte, Herbehereen azaleraren baliokidea. Horiekin, Unescoren Biosfera Erreserben Munduko Sareak dagoeneko 759 kide ditu 136 herrialdetan.

"Izendapen berriak une erabakigarrian iritsi dira gizateriarentzat, klima-aldaketari lotutako biodibertsitatearen mundu-mailako krisi bati aurre egin behar baitio", adierazi du Audrey Azoulay Unescoko zuzendari nagusiak.

"Nazioarteko komunitateari eremu babestuen kopurua handitzeko eskatzen zaion garai honetan, biosfera-erreserba berri horiek funtsezko funtzioa betetzen dute biodibertsitatearen kontserbazioan, tokiko populazioen bizi-baldintzak hobetuz", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Garapen Iraunkorrerako Helburuak Ingurumena Animaliak Larrialdi klimatikoa