Ekonomia -

Lan-istripua

20 urteko gizon bat larri zauritu da Sartagudan, lanean ari zela traktorea irauli eta azpian harrapatuta

Bardalen izan da istripua, 11:00ak inguruan. Suhiltzaileek atera behar izan dute traktore azpitik, eta helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Traumatismo torazikoa du, eta hanka hautsita, eta larri dago.

Istripua izan duen ibilgailua. Argazkia: @policiaforal_na
Istripua izan duen ibilgailua. Argazkia: @policiaforal_na
Istripua izan duen ibilgailua. Argazkia: @policiaforal_na

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gizon bat larri zauritu da ostiral honetan Sartagudan, lanean ari zela traktorea irauli eta azpian harrapatuta.

Ezbeharra 11:00ak jota zirenean gertatu da, Bardalen. Dirudienez, Sartagudako bizilaguna lanean ari zela, ibilgailua irauli egin da eta azpian harrapatu du. Osasun-langileak, Foruzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta azken horiek atera behar izan dute traktorearen azpitik, garabi baten laguntzaz ibilgailua altxatuta. 

Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, helikopteroz. Traumatismo torazikoa du, eta zango bat hautsita, eta larri dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Lan-istripuak Nafarroa gaur Gizartea Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Nekazaritza albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak