Gizartea -

Istripua

Motor gidari bat hil da Hondarribian, N-638 errepidean izandako istripu batean

Istripua motor baten eta bi autoren artean izan da. Errepidea itxita egon da bi orduz.

Motor gidari bat hil da Hondarribian, N-638 errepidean izandako istripu batean
Motor gidari bat hil da Hondarribian, N-638 errepidean izandako istripu batean
Motor gidari bat hil da Hondarribian, N-638 errepidean izandako istripu batean

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor gidari bat hil da Hondarribian, N-638 errepidean, Amute auzoko biribilgunearen inguruan gertatu den istripu batean.

Istripua goizeko 11:30ak aldera gertatu da. Motor bat eta beste bi ibilgailu izan dira tartean. Motor gidariak zauri oso larriak izan ditu eta lekuan bertan hil da.

Errepidea erabat itxita egon da bi norantzatan. Ertzaintza trafikoa desbideratzen aritu da: Lapurdirako norantzan GI-636tik bidali dituzte ibilgailuak eta Irunerako norantzan, berriz, GI-2134 errepidetik.

13:30ak aldera ireki dute errepidea eta trafikoa normaltasunera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak