Gizartea -

Bizkaia

Gipuzkoako hiru hondartzatan eta Bizkaiko batean bainurik ez hartzeko aholkatu du Osasun Sailak

"Prebentziozko eta aldi baterako" neurria Saturraran, Ondarbeltz eta Santiago hondartzetan ezarri dute, baita Karraspion ere, uraren kalitate txarra dela eta.

Karraspio hondartza. Argazkia: Luis Dadebat
Karraspio hondartza. Argazkia: Luis Dadebat
Karraspio hondartza. Argazkia: Luis Dadebat

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegun honetan jakinarazi duenez, Bizkaiko hondartza guztietan bainatzea baimenduta dago, Karraspion (Mendexa) izan ezik, uraren kalitate txarragatik. Halaber, Saturraran eta Ondarbeltz (Mutriku) eta Santiago (Zumaia) hondartzetan bainatzea ere ez da gomendatzen, arrazoi beragatik.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak jakitera eman zuenez, bainatzeko uraren kalitateari buruz aldiro egiten dituen analisien barruan, Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartza horietan kalitate-irizpide mikrobiologikoen ez-betetze puntuala gertatu da, azken egunetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) izandako prezipitazio iraunkorren ondorioz.

Testuinguru horretan, "prebentziozko eta aldi baterako" neurria izanik, hondartza horietan ez bainatzea gomendatzen da.

Osasun Sailak egunero jarraituko du uraren kalitatea aztertzen, eta gorabehera horren emaitzen berri emango du. Eguraldi txarrik ez badago, bihar edo larunbatean bainu librea baimentzea espero du.

Ildo horretatik, bainu librea berrezarri da Areetan, Ereagan (Getxo), Plentzian, Gorlizen, San Antonion (Busturia) eta Laida itsasadarrean (Ibarrangelu), urak kalitatezko irizpide mikrobiologikoak betetzen dituelako eta ez bainatzeko gomendio-protokoloa itxi delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Euskal herriko hondartzak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Plentzia Eguneko albisteak Ereaga hondartza Udako azken ordukoa Kutsadura