Gizartea -

NAFARROA

Pertsona baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian, Barañain parean

Ibai ertzetik paseatzen ari zen pertsona batek ikusi zuen asteazken arratsaldean gizonezkoaren gorpua ur gainean. Gaur egingo diote autopsia gorpuari.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako suhiltzaileen Uretako Erreskate Taldeak pertsona baten gorpua erreskatatu zuen asteazken arratsaldean Arga ibaian, Barañain parean.

17:00ak pasatxo ibai ertzetik paseatzen ari zen pertsona batek ohartarazi zuen pertsona baten gorpua ur gainean zegoela Barañaingo industrialdeako B kalean.

Gaur egingo diote autopsia gorpuari, baina badirudi 68 urteko gizonezko bat dela, 24 ordu baino gehiago uretan zeramatzana.

Uretako erreskateak egiten dituzten suhiltzaileek gorpua uretatik atera zuten, eta Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Barañain