Gizartea -

Zaballa

Nazioarteko atxilotze agindua Arabako espetxetik ihes egin duen sexu erasotzaile baten kontra

Apirilean ihes egin zuen Zaballako kartzelatik, baimen bat aprobetxatuta. Gasteizen bikotekidearen kontrako sexu erasoa egiteagatik ezarri zioten 12 urteko kartzela zigorra.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako espetxetik ihes egindako preso bat bilatzen ari dira. Asteburuko baimen bat aprobetxatuz, kartzelatik ihes egin zuen apirilean, eta atxilotzeko nazioarteko agindua dago bere kontra.

Gasteizen bikotekidearen kontrako sexu erasoa egiteagatik ezarri zioten 12 urteko kartzela zigorra. Gainera, sarritan hautsi zituen biktimarekiko urruntze agindua, eta Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Presoak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Espetxe politika Arabako Ibarrak Eskualdea