Gizartea -
Nafarroa
Espetxera bidali dute Iruñean pisukidea hiltzeagatik atxilotutako gizona
Ustezko hiltzaileak labanaz eraso zion beste gizonezkoari, eta egindakoa aitortu zion Poliziari. Behin behineko espetxealdia ezarri du epaileak, fidantzarik gabe.
EiTB Media
Atzo goizaldean Iruñean 71 urteko gizon bat labanaz hiltzea leporatuta atxilotutako 65 urteko gizona espetxera bidali du epaileak.
Behin behineko espetxealdia ezarri du ustezko hiltzailearentzat, fidantzarik gabe.
Hilketa Iruñeko San Juan auzoan jazo zen, 00:30ean, Iranzuko Monasterioaren kalean. Ustezko hiltzaileak labanaz eraso zion biktimari, eta ondoren Udaltzaingoari deitu zion. Elkarrekin bizi ziren biak, beste zenbait pertsonarekin batera.
Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea