Gizartea -

Espainiako gobernua

Berdintasun Ministerioak Krisi Batzordea deitu du arratsalderako, azken krimen matxistak tarteko

Lau emakume eta bi haur hil dituzte asteburuan Espainiako Estatuan. Batzordea deitzea aurreikusita zegoen apirilean zazpi krimen matxista baieztatu ondoren, baina azken hilketok are premiazkoago bihurtu dute hitzordua.

Loreak eta peluxeak, emakume baten eta haren umeen hilketagatik. EFEren artxiboko argazkia
Loreak eta peluxeak, emakume baten eta haren umeen hilketagatik. EFEren artxiboko argazkia
Loreak eta peluxeak, emakume baten eta haren umeen hilketagatik. EFEren artxiboko argazkia

agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Berdintasun Ministerioak Krisi Batzordea bilduko du astearte honetan, azken orduetan izandako krimen martxistak azterketzeko. Azken orduetan Espainiako Estatuan 6 hilketa izan dira, lau emakume eta bi haur.

Ana Redondok zuzentzen duen Ministerioak aurreikusita zuen batzorde hori deitzea, apirilean zazpi krimen matxista baieztatu ostean, baina asteburu honetako hilketek are premiazkoago bihurtu dute bilera hau.

Asteburu latza izan da azken hau. 24 ordu baino gutxiagoan sei hilketa matxista berri izan ziren Espainiako Estatuan. Andaluzian hiru emakume hil dituzte bi krimen matxistatan, Zafarrayan (Granada) eta Fuengirolan (Malaga). Granadan, 34 urteko gizon batek haren bikotekidea, 20 urteko neska bat, eta horren ama, 49 urtekoa, hil ditu eskopeta batekin.

Gainera, 76 urteko emakume bat itota topatu dute Fuengirolan (Malaga). Polizia Nazionalak haren bikotekidea atxilotu du, ustezko hiltzailea delakoan.

Beste hilketa matxista Las Pedroñeras udalerrian (Cuenca) izan da. Guardia Zibilak emakume baten eta haren bi seme-alaben gorpuak aurkitu ditu kutxa batean sartuta. Emakumearen bikotekidea, eta seme-alaben aita, atxilotu dute gertakarien ustezko egile gisa.

Azken kasu horiek baieztatuz gero, aurten 19 emakume lirateke indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeak Espainiako Estatuan, 1.263 2003tik. Gainera, bederatzi adingabe hil dituzte arrazoi berarengatik aurten, 62 2013tik.

Krisi batzordeak hilabete batean genero-indarkeriagatik eta indarkeria bikarioengatik bost hilketa baino gehiago gertatzen direnean deitzen dira.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak