Gizartea -

Trafikoa

Ezkerreko erreia zabalik da AP8an Usurbilen, luizi baten ondorioz errepidea ia bi egunez itxita egon ondotik

Larunbat goizean lur-jauzi handi bat gertatatu zenetik itxita egon da errepidea Irungo noranzkoan. Asteburu osoan garbiketa eta egonkortze lanetan aritu dira eta igande gauerako zabaldu ahal izan da erreietako bat.

AP8 errepidea itxita egon da Usurbilen luizi batengatik. Argazkia: EFE
AP8 errepidea itxita egon da Usurbilen luizi batengatik. Argazkia: EFE
AP8 errepidea itxita egon da Usurbilen luizi batengatik. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruneranzko ezkerreko erreia zabalik da dagoeneko AP8an Usurbilen, luizi baten ondorioz errepidea ia bi egunez itxita egon ondoren. Asteburu osoan garbiketa eta egonkortze lanetan aritu dira eta igande gauerako zabaldu ahal izan da erreietako bat.  

Larunbat goizetik erabat itxita egon da AP8a, Usurbilen (Gipuzkoa), Irungo noranzkoan, luizi baten ondorioz. 

Lur-jauzia larunbateko 06:30ean izan gertatu zen, eta inor zauritu ez zen arren, errepidea itxita gelditu zen eta trafikoa GI-20 errepidetik desbideratzen aritu dira, errepidea garbitu eta ingurua egonkortzen zuten bitartean. 

Igande gaualdera zabaldu ahal izan da azkenean ezkerreko erreia. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Albisteak Luiziak gaur