Gizartea -

Sexu erasoak elizan

Astelehenean hasiko da Baionan gazte bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako apaizaren aurkako epaiketa

20 urteko gazte batek otsailean jarri zuen 70 urteko apaizaren aurkako salaketa, sexu abusuengatik. Apaizak ukatu egin zuen, baina bere ordenagailuan eduki pedofiloak topatu zizkiotenean, fiskaltzak sinesgarritasuna eman zion salaketari. Pederastia ere leporatzen diote.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasiko da Baionan 20 urteko gizon bati sexu erasoa egitea eta eduki pedofiloak izatea leporatuta, atxilotutako 70 urteko apaizaren kontrako epaiketa

Otsailean zabaldu zen kasua, 20 urteko gizonezkoak sexu erasoagatik jarritako salaketarekin. 

Marc Aillet Baionako gotzainarekin jarri zen harremanetan gaztea. Gotzaiak ikerketa abiatu eta fiskaltzaren esku utzi zuen kasua.

Apaizak ukatu egin zuen gazteari eraso egin izana baina, haren ordenagailuan eduki pedofiloak topatu zituztenean, sinesgarritasuna eman zion fiskalak gazteak egindako salaketari. Pederastia ere leporatzen diote gizonari. 

Baionako gotzainak kargutik kendu zuen behin-behinean eta atxilotuta dago apaiza. Haren aurkako akusazioak kontuan hartuta, 10 urteko espetxe zigorra jaso dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Epaiketak bideoak Baionako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nerabezaroa albisteak Sexu erasoak Lapurdi Eliza Katolikoa eta abusuak Eliza Katolikoa