Gizartea -

Gipuzkoa

Atxilotu bat Eskoriatzan, borroka batean beste bi gizoni hautsitako botila batekin eraso egiteagatik

Borroka igande goizeko zortziak baino lehentxeago gertatu da. Ertzaintza tokira iristean bi gizon topatu ditu zaurituta; ospitalera eraman behar izan dituzte. Ertzaintzak erasoaren ustezko egilea identifikatzea lortu du, eta atxilotu eta epailearen esku utzi du.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gazte bat atxilotu dute Eskoriatzan (Gipuzkoa), borroka batean beste bi gizoni botila batekin eraso egitea egotzita. Zaurituak ospitalera eraman behar izan dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera goizeko zortziak baino lehentxeago izan da. Abisua jaso dute larrialdi zerbitzuek, lehenxeago izan den borroka batean bi pertsona zauritu direla esanez. Ertzaintzaren patruila bat erasoaren lekura joan denean, gizon bat aurkitu du, lepoan eta sabelean hainbat ebaki zituela, eta beste bat belarrian zauri odoltsu bat zuela.

Lekura agertu diren osasun-zerbitzuek egiaztatu dute bi zaurituak Debagoieneko Ospitalera eraman behar zirela.

Erztaintzako agenteek gertakarien ustezko egilea identifikatzea lortu dute. Atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute, eta, ondoren, epailearen esku utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Eskoriatza Debagoiena