Gizartea -

Uda

Indarrean sartu da Metro Bilbaoren udako ordutegi berezia

Udako ordutegia irailaren 1ean amaituko da.

Metro Bilbaoko irteera. Argazkia: EFE.
Metro Bilbaoko irteera. Argazkia: EFE.
Metro Bilbaoko irteera. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik indarrean da Metro Bilbaoren udako ordutegia. Urtero bezala, zerbitzua irailaren 1ean itzuliko da ohiko ordutegi eta maiztasunera.

Hiri inguruko zerbitzuak trenen maiztasuna murriztuko ditu. Aldiz, aste barruko puntako orduan, zerbitzu berezi gehiago eskainiko dira ekitaldi berezi eta herrietako jaiei aurre egiteko.

Zehazki, aste barruko maiztasuna 3 minutu eta 20 segundokoa izango da, zerbitzua hasi eta 16:00ak arte. Arratsaldean, aldiz, maiztasuna baxuagoa izango da (5 minutukoa).

Hala ere, asteburuetako gaueko zerbitzua indartuko da; gau osoko zerbitzua izango du, hain zuzen.

Aste Nagusia

Bilboko Aste Nagusiak ere ordutegi eta zerbitzu berezia izango du 2024 ediziorako.

Horrenbestez, udako zerbitzuaren puntu gorena abuztuan iritsiko da, jaietako hamar egunetan etengabeko zerbitzua eskainiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Bizkaia Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda Garraio publikoa