Gizartea -

Trafikoa

Itxita jarraituko du AP-8 errepidea, Usurbil parean, ingurua egonkortzeko eta garbitzeko lanak egin bitartean

Ez zen inor zauritu, baina, une honetan, trafikoa GI-20 errepidetik bideratzen ari dira. Datozen orduotan ingurua egonkortzen eta garbitzen jarraituko dute, eta errepidea itxita jarraituko du lan horiek amaitu arte.

AP8 errepidea itxita Usurbilen, luizi batengatik. Argazkia: EFE
AP8 errepidea itxita Usurbilen, luizi batengatik. Argazkia: EFE
AP8 errepidea itxita Usurbilen, luizi batengatik. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP8 errepidea, Usurbil parean (Gipuzkoa), Irungo noranzkoan itxita jarraituko du datozen orduotan, ingurua egonkortzeko eta garbitzeko lanak egin bitartean. Luizi baten eraginez zirkulaziora itxi behar izan zuten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ingurua garbitzen, konpontzen eta egonkortzen aritu dira igande honetan. Oraindik ez dituzte lanak amaitu, beraz, momentuz ez dute errepidea irekiko.

Lur-jausia 06:30ean larunbatean gertatu zen, 06:30 aldera, 26. kilometroan. Suhiltzaileak eta teknikariak lekura hurbildu ziren, nondik norakoak aztertzeko eta neurri zehatzak hartzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak eta Bidegiko teknikariak kaltetutako lekuan dira, ingurua egonkortzeko eta garbitzeko lanak prestatzen.

Aldundiak jakitera eman duenez, lur ugari eraman du luiziak, baina teknikariek egindako lehen behaketaren arabera, egitura ez da kaltetu.

Datozen orduotan ingurua egonkortzen eta garbitzen jarraituko dute, eta errepidea itxita jarraituko du lan horiek amaitu arte.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, ez zen inor zauritu, baina, une honetan, trafikoa GI-20 errepidetik bideratzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Usurbil albisteak Albisteak Lur-jausiei buruzko albisteak A-8 Autobidea