Gizartea -

Kontzertuak

Nøgen, Izaro, Tatta-Süne, Edurne, Nil Moliner eta La La Love You, Bilboko Aste Nagusiko lehen izenak

Bilboko Udalak Abandoibarreko eta Europa parkeko agertokietako programazioaren zati bat iragarri du.

Süne abuztuaren 22an arituko da, Europa parkean
Süne abuztuaren 22an arituko da, Europa parkean
Süne abuztuaren 22an arituko da, Europa parkean

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Abandoibarreko eta Europa parkeko agertokiek hartuko dituzten bakarlari eta talde batzuk iragarri ditu gaur, Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusiari begira. Abuztuaren 17tik 25era egingo dituzte Bilboko jai nagusiak.

Abandoibarrean, Edurne espainiar kantariak abiatuko du egitaraua abuztuaren 17an, Éxtasis bere zortzigarren diskoa aurkezteko baliatuko duen emanaldian.

Astelehenean, hilak 19, Nøgen taldearen folk eta popa entzungo da oholtza horretan bertan, nola Åben Cirkel beren hirugarren diskoko kantuak hala aurreko lanetakoak.

Ostegunean, abuztuak 22, La La Love You madrildar taldeak joko du Abandoibarrean, eta ostiralean, abuztuak 23, Izaroren txanda izango da. Mallabiar musikariak Cerodenero diskoko kantuak aletuko du bertan, Omekoak, Easonekoak eta Limones en inviernokoak ez ezik; lan horretan itzal handiagoa duten doinu elektronikoak ugari entzungo dira, hortaz.

Europa parkeko programazioa asteazkenean, abuztuak 21, hasiko da Nil Moliner kataluniar musikariaren eskutik, eta haren atzetik etorriko da biharamunean, hilak 22, Tatta arrasatear rap kantaria, Sünek lagunduta. Josune Arakistain Huntzako abeslari eta trikitilariak bakarkako ibilbideari ekiteko aukeratu duen izena da Süne.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Musika-kontzertuak Aste Nagusia Gaur egungo musika Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Azken kultur albisteak Gaurko azken orduko albistea