Gizartea -

Harrotasunaren eguna

LGTBIQ+ mugimendua kalera aterako da gaur kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko

Ekitaldi instituzionalak goizean izan dira. Manifestazioak, berriz, arratsaldean egingo dituzte Euskal Herriko herri eta hirietan.

Bilbon 2020an egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Bilbon 2020an egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Bilbon 2020an egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta, hainbat ekimen eta mobilizazio egin dira Euskal Herrian kolektibo horrek egunerokotasunean jasaten dituen erasoak salatzeko eta aniztasunarekiko errespetua aldarrikatzeko.

Manifestazio nagusiak lau hiriburuetan izango dira. Iruñean arratsaldeko zazpietan da hitzordua Baluarten. Donostian ere ordu berean deitu dute manifestazioa. Alderdi Ederretik abiatuko da. Bilboko martxa arratsaldeko zortzietan abiatuko da Casillatik eta Gasteizen ordu erdi beranduago elkartuko dira Andre Mari Zuriaren enparantzan.

Erakundeek ere bilkurak egin dituzte. Nafarroako Legebiltzarra 11:00tan bildu da. Eusko Legebiltzarrak ordu erdi beranduago egin du bilkura.

LGTBIQ+ banderak jarri dituzte hainbat erakundetan
LGTBIQ+ banderak jarri dituzte hainbat erakundetan
LGTBIQ+ banderak jarri dituzte hainbat erakundetan

0:43
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Manifestazioak LGTBI