Gizartea -

TURISMOAREN DATUAK

Bidaiak % 15 hazi dira martxora arte Espainian, 40 milioitik gora bidai izan baitira

Aisialdian eta oporretan egindako gastua % 25,4 hazi zen, 11.678 milioi eurokoa izan baitzen.

Turistak Erroman Koliseoaren parean. Argazkia: EITB.
Turistak Erroman Koliseoaren parean
Turistak Erroman Koliseoaren parean. Argazkia: EITB.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian bizi direnen bidaia-kopurua % 15 igo da lehen hiruhilekoan, eta 40,6 milioikoa izan da; egindako gastua, berriz, % 25,4 hazi da, eta 11.678 milioi eurokoa izan da, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostegun honetan argitaratutako datuen arabera.

Espainia barruan egindako bidaiak % 13,7 hazi ziren, eta atzerrira egindakoak % 26,2, non gastua % 33 hazi zen; herrialde barruko joan-etorrietan, gastua % 21,3 igo zen.

Desplazamendu-motari dagokionez, aisialdikoak eta oporretakoak % 24 gehitu ziren, eta negozio-bidaiak, berriz, % 14,2 murriztu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aisia Oporrak Bidaiak