Gizartea -

ERASO SEXISTAK

Emakundek eta EUDELek bilera egingo dute ostegun honetan, jaietan eraso sexistak prebenitzeko

Emakumearen Euskal Erakundeak eta Euskadiko Udalen Elkarteak indarkeria matxista nola prebenitu eta eraso bat gertatzen denean nola jokatu aztertuko dute aurten ere.

Prevención de las agresiones sexistas en los espacios festivos. Foto: EFE.
Prevención de las agresiones sexistas en los espacios festivos
Prevención de las agresiones sexistas en los espacios festivos. Foto: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea eta Eudel Euskadiko Udalen Elkartea ostegun honetan bilduko dira udako jaietan eraso sexisten prebentzioa lantzeko. Bigarren urtez jarraian, ekitaldi horiek espazio seguruak izatea nola lortu aztertuko dute, emakumeek askatasunez eta berdintasunez goza ditzaten.

Iaz, Emakundek eta Eudelek hiru saio antolatu zituzten Euskadiko udaletako politikariekin eta teknikariekin, udan jai- eta aisialdi-guneetan eraso sexisten prebentzioa bultzatzeko. Iaz, 176 salaketa jaso zituen Euskadik eraso sexistengatik, inoiz izandako mailarik altuena.

Hortaz, Emakundek eta alkateek bilera egingo dute jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko eta erasoen biktimei erantzuna emateko.

Izan ere, emakumeen aurkako erasoek gora egiten jarraitzen dute hilabetez hilabete Euskadin, eta maiatzera arte 2889 eraso izan dira, hau da, % 18,1eko hazkundea izan da iazko aldi beraren aldean.

Aurten, emakumeen aurkako indarkeriagatiko salaketak % 16,7 igo dira urtarrilean, % 32,5 otsailean, % 17 martxoan, % 23,4 apirilean eta % 6 maiatzean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakunde Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Uda Sexu erasoak EUDEL