Gizartea -

Larrialdiak

Kantabrian galdutako espeleologoek kobazulotik irtetea lortu dute

Gaztela eta Leongo bi espeleologoak larunbatean galdu ziren, eta kobazulo barruan aurkitu dituzte. Azaldu dutenez, galdu zirela konturatzean, larrialdietako zerbitzuak iristeko zain gelditu ziren.

Espeleologoak. Argazkia: EFE
Espeleologoak.
Bi espeleologoak onik atera dira Sobako kobazulotik

0:43

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sobako (Kantabria) kobazulo batean desagertutako bi espeleologoak onik aurkitu dituzte, 112 Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi duenez. Biak, Salamancakoa bat eta Valladolidekoa bestea, Garma Ciega-Sima del Sombero kobazuloan sartu ziren larunbatean, eta barruan topatu dituzte.

Kobazulotik irtetean azaldu dutenez, barruan noraezean ibili ziren, eta larrialdietako zerbitzuak iristeko zain gelditu ziren. Horietako batek, Alfonsok, espeleologian esperientzia duenak, azaldu du biak ondo daudela eta ez dutela beldurrik izan, nahiz eta ez jakin zenbat denbora igaro duten kobazuloaren barruan.

Kazetariei esan dietenez, ura zuten eta prestatuta zeuden. Itzuleko bidean despistatu direnean, nahiago izan dute erreskatatzaileen zain geratu.

Aurretik, eskualdeko Gobernuko bi erreskate-talde barrunbean sartu ziren gauean, sarrerako eta irteerako ahoetatik, baina ezin izan zituzten gazteak aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Kantabria