Gizartea -

INE-ren txostena

Hego Euskal Herriak 113.000 biztanle gehiago izango ditu 15 urte barru, atzerritik etorritakoei esker

Hazkunde begetatiboa negatiboa izango da datozen 15 urteetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Modu horretan 2039an herritarren ia lautik bat kanpotik etorritakoak izango dira.

Jendea Bilbon zehar. EFEren artxiboko irudia
Jendea Bilbon zehar. EFEren artxiboko irudia
Jendea Bilbon zehar. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriak 113.00 biztanle gehiago izango ditu 15 urte barru, gaur egun baino 157 mila gehiago, Espainiako Estatistika Erakundeak kaleratutako datuen arabera, eta 65 urtetik gorakoen portzentaia ehuneko 30 ingurukoa izango da 2039an, gaur egungoa baino bost puntu haundiagoa.

Euskadik 38.000 biztanle gehiago izango ditu 15 urte barru, hau da, % 1,7 haziko da EAEko populazioa eta 2.265.936 biztanle izatera igaroko da, atzerritik etorritako herritarrei esker. Foru Erkidegoan, berriz, % 11,1 haziko da biztanleria, 753 338 biztanle izatera iritsiz.

Txosten horren arabera, egungo joera demografikoei eutsiz gero, Hego Euskal Herriak biztanleria irabaziko luke, nahiz eta hazkunde begetatiboak, hau da, jaiotzak ken heriotzak, negatiboa izaten jarraituko lukeen. Beraz, atzerritik etorritakoei esker haziko da populazioa.

Adinari dagokionez, zahartzen jarraituko du Hego Euskal herriko biztanleriak. 65 urtetik gorakoen portzentaia % 25etik %30era igoko da Euskal Autonomia Erkidegoan eta %21etik %26ra Nafarroan.

Hego Euskal Herrian bezala, joera antzekoa izango da Espainiar Estatuko gainerako erkidegoetan, eta migrazioari esker hazi egingo da ia guztietan populazioa.

Hamahiru erkidegotan haziko da biztanleria, eta hazkuntza esanguratsuena nabarituko dutenak ondorengoak izango dira: Balear Uharteak (% 19), Valentziako Erkidegoa (%19,0) eta Murtzia ( % 17,2). Jaitsierarik handienak, berriz, Asturiasen ( % 4,1), Extremaduran ( % 3,4) eta Gaztela eta Leonen ( % 0,7) izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak