Gizartea -
TRAFIKOA
Normaltasuna AP-8 autobidean, Irun parean, kamioi batek istripua izan ostean
Istripua Kantabriarako noranzkoan gertatu da, kamioi bat errepidetik atera denean. Gidaria zauritu egin da eta ospitalera eraman dute.
eitb media
AP-8 errepidean auto-ilarak sortu dira astelehen honetan Irunen, Kantabriarako noranzkoan, kamioi bat errepidetik atera ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 07:15ean izan da, eta errei bat itxi behar izan dute Bilborako noranzkoan. Kamioiaren gidaria zauritu egin da eta ospitalera eraman dute.
Istripuaren ondorioz, bi kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea