Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

19 urteko emakume batek sexu-eraso bat salatu du Hazparneko jaietan

Gaztea konorte barik kalean aurkitu zuten lagunek. Baionako ospitalera eraman dute, eta Poliziak ikerketa abiatu du.

19 urteko emakume batek jasandako sexu-erasoa salatzeko bilkura egin dute Hazparnen

0:26

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko emakume gazte batek sexu-eraso bat salatu du Hazparneko jaietan (Lapurdi), EITBk jakin ahal izan duenez.

France Bleu kazetak argitaratu duenez, gaztea konorte barik aurkitu zuten kalean, larunbat honetako 06:30ak aldera. Baionako ospitalera eraman zuten eta fiskaltzak baieztatu du ikerketa abiatu duela sexu-erasoaren nondik norakoak argitzeko.

Baionako fiskaltzak hipotesi guztiak ditu zabalik, gaztea lagunengandik aldentzen denetik konorte barik kalean lagunek beraiek aurkitzen duten arte denbora hutsunea dagoelako.  Udalerriko mugimendu feministek eta agintariek elkarretaratzea egin dute eguerdian sexu-erasoa salatzeko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Iparraldea albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa