Gizartea -

Eguraldia

Eguraldi eguzkitsua itzuli da, baina denbora gutxirako

Tenperatura aldatu egin da eta astelehen eta astearte eguzkitsu bati eman zaio hasiera. Hala ere, horiek ez dira luzarorako izango eta bueltan izango dugu euria astearte gaualdean.

Goiza Laudion. Argazkia: Iñaki Arteta.
Goiza Laudion. Argazkia: Iñaki Arteta.
Goiza Laudion. Argazkia: Iñaki Arteta.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguzkia Euskadira itzuli da eta Euskalmeten iragarpenak bete dira. Asteartea eguzkitsua izango da eta tenperaturak gora egingo du nabarmen. Hala eta guztiz ere, aldaketa horrek ez du luze iraungo, euriteak espero baitira astearte gauerako.

Asteartean, gehiago berotuko du; izan ere, tenperaturak 30 gradu ingurura igotzea espero da. Hala ere, arratsaldeak aurrera egin ahala, bero-hodeiak agertuko dira, eta euri zaparradak izatea espero da.

Horrenbestez, asteko lehenengo egunetan aldaketa emango bada ere, bueltan izango dugu euria.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Araba Eguraldia Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak