Gizartea -
Iparralde
70 urteko apaiz bat epaituko dute Baionan, 20 urteko gazte bati sexu erasoa egitea egotzita
Gainera, haur pornografiarekin lotutako irudiak izatea ere leporatu diote. Apaizak atxilotuta jarraitzen du, noiz epaituko duten zain, eta Baionako gotzainak kargutik kendu du behin-behinean.
EITB MEDIA
70 urteko apaiz bat epaituko dute Baionan, 20 urteko gizon gazte bati sexu erasoa egitea eta haur pornografia izatea leporatuta, EITB Mediako Iparraldeko berriemaileek baieztatu dutenez.
Gazteak ukituak salatu zituen joan den otsailean eta Poliziak abiatutako ikerketan, haur pornografiarekin lotutako irudiak atzeman zituzten apaizaren etxean.
Apaizak atxilotuta jarraitzen du, noiz epaituko duten zain, eta Baionako gotzainak kargutik kendu du behin-behinean, Gotzaitegiko komunikazio arduradunak jakinarazi duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea