Gizartea -

POLIZIA-OPERAZIOA

Durangon lan egiten duen ofizialorde bat da atzo drogaren aurkako polizia-operazioan atxilotutako ertzaina

Atxilotuak dozena inguru izan daitezke, eta une honetan Sestaoko ertzain-etxean daude. Polizia-operazioa amaitu da jada, baina ikerketak aurrera jarraitzen du.

Pertsona bat atxilo eramaten duten unea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Pertsona bat atxilo eramaten duten unea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Pertsona bat atxilo eramaten duten unea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko ertzain-etxeko ofizialorde bat da atzo, osteguna, Kantabrian eta Bizkaian drogaren aurka egindako polizia-operazio zabalean atxilotutako ertzaina, EITB Mediak ostiral honetan jakin ahal izan duenez.

Gauzak horrela, atxilotutako ertzaina taldeko arduradun bat da. Hainbat agente zituen bere ardurapean, eta Ertzaintzak egiten dituen polizia-operazioen berri zuen.

Atxilotuak dozena inguru izan daitezke, eta une honetan Sestaoko ertzain-etxean daude.

Drogaren aurkako operazio zabal horretan, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak batera, hainbat etxebizitza miatu dituzte Sestaon, Bilbon, Barakaldon, Leioan eta Basaurin.

Polizia-operazioa amaitu da jada, baina ikerketak aurrera jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauri Ertzaintza Sestao Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Drogak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak Kantabria