Gizartea -

Trafikoa

Ireki dute AP-8 autobidea Amorebieta-Etxanon, istripu baten ondorioz Bilborako bidea itxita egon ostean

Ezbeharraren ondorioz auto ilarak sortu dira, baina 09:30erako zirkulazioa bere onera itzuli da.

Istripua AP-8an.
Istripua AP-8an.
Auto-ilarak AP-8an, Zornotza parean, zauriturik utzi ez duen istripu baten ondorioz

0:18

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autobidea itxi dute gaur goizean Amorebieta-Etxanon, Bilborako noranzkoan izandako istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Lehen unean errepidea guztiz itxi badute ere, handik ordubetera, ezkerreko erreia ireki dute. Bidea garbituta, 09:30ak aldera hasi da zirkulazioa bere onera itzultzen.

Istripua 07:45 aldera gertatu da. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, ibilgailu bat bidetik atera eta errepide erdian gurutzatuta gelditu da. Hala ere, ez da inor zauritu.

Ezbeharraren ondorioz, 3 kilometrorainoko auto ilara luzeak sortu dira Bilborako noranzkoan.

Gainera, Iurretatik AP-8rako sarbidea itxi dute tarte batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Zer gertatu da Bizkaian? Zornotza EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Trafiko-istripu hilgarriak Durangaldea gaur A-8 Autobidea