Gizartea -

Tasak

3,5 t-tik gorako merkantzia-kamioiek A-8 eta BI-10, N-636 eta BI-30 errepideak erabiltzeagatik ordainduko dute

Carlos Alzagak azpimarratu du eragindako sektoreak laguntza-plan bat lortuko duela, baita floten modernizazioa eta lehiakortasuna sustatzeko diru-laguntzak eta deskontuak jasoko dituela ere.

Artxiboko irudia. Fotografía: EFE
Artxiboko irudia. Fotografía: EFE
Artxiboko irudia. Fotografía: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 1etik aurrera, 3,5 tonatik gorako merkantzia-kamioiek Bizkaiko A-8 eta BI-10, N-636 eta BI-30 errepideen erabilera ordaindu beharko dute. Hala azaldu du Carlos Alzaga Bizkaiko Lurralde Garapen eta Azpiegituretarako foru diputatuak.

Lehenengo fasea 2023an egin zen BI-625 eta N-240 errepideetan, eta, bertan, bidesari-arkuen bidezko ordainketa-sistema jarri zen martxan, orain, sistema hori bide-sare osoan hedatuko da.

Diputatuak azaldu duenez, "ordainketa-sistema honen helburua, garraio-sare berdeagoa eta eraginkorragoa sustatzean datza", aukera ematen baitu "eskualdeko errepideetako zirkulazio astuna ahalmen handiko korridore eta bideetara eramateko, eta, hala, udalerrien hiriguneetan ibilgailu astunen joan-etorriak murrizteko".

Gainera, Alzagak dio kaltetutako sektoreak laguntza-plan bat lortuko duela, eta, horren bidez, floten modernizazioa eta lehiakortasuna sustatzeko diru-laguntzak eta deskontuak jasoko dituela. 948 garraiolari erregistratu dira deskontuak lortzeko plan horretan, eta 365.000 eurora iritsi da horien batura 2023ko urtarriletik 2024ra.

Bestalde, flota berritzeko programak 200 eskaera baino gehiago izan ditu; beraz, Carlos Alzagak aurreikusten du 1,5 milioi euroko hasierako aurrekontua agortu egingo dela.

Prentsaurrekoan diputatuak argitu du Artxandako tuneletako lanak laster hasiko direla eta banan-banan egingo direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Bizkaiko Foru Aldundia Kamioientzako bidesariak