Gizartea -

POLIZIA-OPERAZIOA

Hainbat atxilotu Bizkaian, tartean ertzain bat, drogaren aurkako polizia-operazio zabal batean

Agenteek miaketak egin dituzte Kantabriako herri batean eta Bizkaiko hainbat tokitan, besteak beste, Bilbon, Barakaldon, Leioan eta Basaurin.

Pertsona bat atxilotu duten unea Bizkaian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Pertsona bat atxilotu duten unea Bizkaian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Pertsona bat atxilotu duten unea Bizkaian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak droga-trafikoaren aurkako polizia-operazio zabala egin dute ostegun honetan Bizkaian eta Kantabrian, eta hainbat atxiloketa eta miaketa egin dituzte.

Agenteek miaketak egin dituzte Kantabriako herri batean eta Bizkaiko hainbat tokitan, besteak beste, Bilbon, Barakaldon, Leioan eta Basaurin, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

EITBk baieztatu duenez, atxilotuen artean ertzain bat legoke, estupefazienteen banaketan parte hartu zuelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauri Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Drogak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak Kantabria