Gizartea -

BIZKAIA

Emakume migratzaileek egindako mural baten aurkako erasoa salatu du Elorrioko Udalak, gorroto delituagatik

Artelana duela sei egun jarri zuten. Udalak esker ona adierazi die "Zatoz Gurekin" proiektuan parte hartzen duten emakumeei, eta ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, gorroto delitu bat izan daitekeelakoan.

Elorrioko emakume migratzaileek sortutako murala. Argazkiak: Elorrioko Udala
Elorrioko emakume migratzaileek sortutako murala. Argazkiak: Elorrioko Udala
Elorrioko emakume migratzaileek sortutako murala. Argazkiak: Elorrioko Udala

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elorrioko emakume migratzaileek sortutako mural bati egindako erasoa salatu du Elorrioko Udalak asteazken honetan, gorroto delitu bat izan daitekeelakoan. Ekintza hori "arrazakeria eta indarkeria matxista" dela nabarmendu du Udalak ohar batean.

Murala, herri horretan bizi diren emakume migratzaileek egin zuten, "Zatoz Gurekin" Udalak bultzatutako proiektuaren baitan. Proiektu horrek gaztelania ikasteko eta komunitatearen aldeko ekintzak egiteko interesa duten udalerriko bizilagunak biltzen ditu.

Artelana joan den asteko ostegunean jarri zuten, eta, sei egun geroago, eraso egin diote. Gertakari larri horren ondorioz, Udalak ikerketa abiatu eta salaketa jarri du, gorroto delitu bat izan daitekeelakoan.

Udalak bere esker ona adierazi die "proiektu honetan parte hartzen duten emakume guztiei". Ildo horretatik, haien lana goraipatu du eta herriaren bizikidetzari egindako ekarpena eskertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Elorrio Mundu matxista Durangaldea albisteak