Gizartea -

Sexu erasoa

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen prostituta bati sexu erasoa egitea leporatuta

Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, hasiera batean baimendutako sexu harremanak izan bazituzten ere, gerora gizonak beste sexu praktika bat egitera behartu nahi izan zuen emakumea.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du diru truke sexu zerbitzuak eskaintzen dituen emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.

Udaleko iturriek azaldu dutenez, hasiera batean baimendutako sexu harremanak izan zituzten. Gerora, ordea, gizonak beste sexu praktika bat egiteko eskatu zion eta emakumeak uko egin zion.

Ezezkoaren aurrean, gizonak emakumea behartzen saiatu zen, baina azkenean ihes egitea lortu zuen.

Atxilotua datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Delituak albisteak Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Sexu erasoak